BALEA ZURIA GARA

BALEA ZURIA abentura bat da, bidaia bat. Duela hamar urte poesia jardunaldi batzuen harira elkartu ziren lau lagun eta poetaren abentura. Argitaletxe bat abian jartzea erabaki dugu, eta BALEA ZURIA izeneko proiektuan itsasoratu gara. Poesiari ate berri bat zabaldu nahi diogu. Galderak egiten jarraitu nahi dugu. Galdetzea azalekoan ainguratuta ez geratzea baita. Galdetzea, ordea, ez da beti erantzunak topatzea. Guk ere ez ditugu oraindik topatu. Egiarekin egiten dugu amets, baina zalantza gara.

Egarri horretatik sortu da argitaletxea. Plazara jalgi gara… Edo, hobe esan, itsasora. Orrialde zuri bat gara, eta letrak ditugu arpoi. Zabalik duzue atea. Zuen proiektua ere bada. Dei gaitzazue “Balea Zuria”…

ARGITALPENAK

POESIA

Argitaletxearen lehen liburua Luis Garderen  Barbaroak baratzean poemarioa da. Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin du. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua,sinbolismoz betea, erpin askokoa.

SAIL BEREZIAK

Bilduma honetan agertzen diren poetek abian jarri zituzten “Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak 2008an. Geroztik, Donostia Kulturaren babesarekin, urtez urte ospatu dira jardunaldi horiek, eta aurten bete da hamargarren urteurrena. Hori dela eta, ekitaldi berezi bat prestatu nahi izan dute poeta antolatzaileek. Horretarako, Chillida-Lekuren laguntza jaso dute, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuaren babesa ere.
Liburuan agertzen diren poemak ekitaldi horretan irakurritakoak dira.

Orrialde kopurua: 92
ISBN: 978-84-947263-0-9
Edizio hau ez da salmentarako

EGILEAK

LUIS GARDE IRIARTE

Iruñea, 1961

Filologian lizentziaduna, Donezteben du bizibidea.

Nobela bat (Ehiztariaren isilaldia, 2015, Pamiela Euskadi Literatura Saria jasotakoa) eta zazpi poema liburu argitaratu ditu.

Oihan nabarra (2004, BBK-Euzkaltzaindia), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela), Gertakarien urtzea (2008, Alberdania, Joseba Jaka Beka), Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa), Maizter arrotza (2013, Erein), Trenen abiadura (2014, Pamiela), Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela, Xabier Lete Poesia Saria)

Info:

Harremanak