Argitaletxearen lehen liburua Luis Garderen Barbaroak baratzean poemarioa da. Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin du. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua,sinbolismoz betea, erpin askokoa.
IZASKUN GRACIA QUINTANA
Ohe hutsetan
Ohe hutsetan hutsuneari buruzko bariazio sorta bat da, inoiz ez ibilitako bideen bilaketa, loturarik gabeko esaldien gaua. Gordetako hitz asko daude liburuan, orainaldi galdu asko, galerak eta aztarnak, usteldurak eta hotzak. Hizkera propioz idatzia, ez ohiko liburua dakarkigu Izaskun Graciak. Bilatu beharra aldarrikatzen du, jakintzaren mina, arroztasunetik, arrakaletatik. Amaieran hitzik eza geratuko da, oroimenaren huts bete ezina. Ohe bat, ezagutzen ez ditugun logela guztietan.
Karlos Linazasoro
LURRA BERE ERRO GORRIRA
Pello Otxoteko
ITSAS BIZIMINA
Elena Olave
ZELDAK -GORPUTZ HONETATIK-
Maixa Zugasti
HOSTOEN HEZURDURA UNATUA
Itxaro Borda
ABARO
Juan Ramon Makuso
HARAGI HOSTO
Udazkenari begira jarri da Juan Ramon Makuso bere poema-liburu berrian, bakarka ateratzen duen bosgarren honetan. Bizitzaren zikloa du ardatz, zikloaren joan-etorria eta gainbehera: jaio, bizi, hil. Ohikoa duen tonu poetiko existentzial eta minimalistarekin, bere barne kezken oihartzuna askatzen doa pixkanaka, koordenada zehatz bezain piktorikoetan. Neguaren aurreko urtaroa dugu udazkena, neguaren atarikoa. Paisaia apurka aldatzen doa, hotzerako prestatzen, gero berriz pizteko.
Mikel Arruabarrena Larrarte
KARDABERAK ZEMENTUAN
Bilduma honetan agertzen diren poetek abian jarri zituzten “Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak 2008an. Geroztik, Donostia Kulturaren babesarekin, urtez urte ospatu dira jardunaldi horiek, eta aurten bete da hamargarren urteurrena. Hori dela eta, ekitaldi berezi bat prestatu nahi izan dute poeta antolatzaileek. Horretarako, Chillida-Lekuren laguntza jaso dute, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuaren babesa ere.
Liburuan agertzen diren poemak ekitaldi horretan irakurritakoak dira.
Orrialde kopurua: 92
ISBN: 978-84-947263-0-9
Edizio hau ez da salmentarako
PATXI EZKIAGA. Blues bat bizitzari
LURRA ETA DARDARA. Zortzi ahots emakumezko
“Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan”. Hainbat Egile.
10 urte dira Xabier Lete hil zela. Haren poemek eta kantek, haren lanek eta gogoetek zeresana ematen jarraitzen dute oraindik. Ez da itzali haren argia, justu kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, biziberritzen ari da etengabe, handitzen doa garrantzian eta sakoneran. Gure klasikoetako bat da, eta gutxitan lortzen den zerbait lortu du: jendearen miresmena eta maitasuna.
Gizakion lana jakintza zela esan zigun Letek, ezagutuz aldatzea. Liburu honek omenaldi berezia egin nahi dio Xabier Leteri, eta ezagutza horren hariari tira egin nahi izan diogu poetaren eta gizakiaren irudi osatu bat eskaintzeko. Guztira, hamar saiakera labur biltzen ditu lan honek, hamar hurbilketa. Horretarako, hamar idazle eta aditu elkartu ditugu: Arantxa Urretabizkaia, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Lourdes Otaegi, Itxaro Borda, Inazio Mujika Iraola, Jon Gerediaga, Jon Martin, Alex Gurrutxaga eta Ainhoa Urien.
“Existentziaren aurrean bi jarrera erakutsi zituen nabarmenki Letek: jazarpen bulartsua eta abaildura. Abaildurak gain hartu ziola pentsa liteke (…) baina eraldatu ere egin zitzaion: damua, fedea eta maitasun sakona ageri ziren haren jarreran eta hitzetan”.
AURKIBIDEA
Urruti zegok hura. ANJEL LERTXUNDI
Ume baten belarriarekin, bost doinu. JUAN KRUZ IGERABIDE
Izatetik izatera. Xabier Leteren genealogia literarioaz. LOURDES OTAEGI
«Ni naiz, zauri bat». ITXARO BORDA
Poetak eta mitoak. Xabier Lete. JON GEREDIAGA
Kaliayev eta Antigona. Ohar zenbait Xabier Leteren ikuspegi etikoaz. ALEX GURRUTXAGA
Bianditz gailurraren bestaldean. AINHOA URIEN TELLETXE
Goizetik gauera, Xabier Lete. JON MARTIN
Xabier Leterekin elkarrizketa. ARANTXA URRETABIZKAIA
Eginbehar baten kontzientzia. Xabier Leteren (auto)biografiarako testu osagarriak. INAZIO MUJIKA IRAOLA
.
Felipe Juaristi
ITZULTZEKO ETORRI NAIZ
CHARLES BAUDELAIRE
Gaitzaren Loreak
.
SAFO
Poesia guztia
.
Filologian lizentziaduna, Donezteben du bizibidea.
Nobela bat (Ehiztariaren isilaldia, 2015, Pamiela Euskadi Literatura Saria jasotakoa) eta zazpi poema liburu argitaratu ditu.
Oihan nabarra (2004, BBK-Euzkaltzaindia), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela), Gertakarien urtzea (2008, Alberdania, Joseba Jaka Beka), Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa), Maizter arrotza (2013, Erein), Trenen abiadura (2014, Pamiela), Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela, Xabier Lete Poesia Saria)
Euskal filologian lizentziatua, itzultzaile eta diseinatzaile bezala egiten du lan, eta artikuluak eta literatur-kritikak idazten ditu hainbat komunikabideetan. Masmédula olerki-argitaletxearen editorea eta sortzailea izan zen.
Harenak dira, Fuegos Fatuos (2003), Eleak eta Beleak (2007), Sacos de humos (2010), Artica/Artikoa (2012), Vacuus (2016) eta Despertar lloviendo (2017) olerki-bildumak, baita Cronicas del encierro ipuin-bilduma (2016) ere.
Haren olerkiak zenbait antalogia eta aldizkaritan argitaratu dituzte. Hainbat jaialditan parte hartu du: Transgeneración 1.0 (2007), Bilbao-Poesía (2010), Pentsamendua eta Poesia (2011,2013), Touch Me! (2014) eta II. encuentro unicelular (2014), eta Anabel Lorca, Zigor Barayazarra, Delphine Salvi eta Leire Urbeltz artista plastikoekin kolaboratu du.
Artearen Historian lizentziatua.
2015eko Elena Azpeitia saria, Ane Inventarium (ipuina sailean, 17-18 urte bitartekoak).
Magisteritza ikasi du eta gaur egun irakasle lanetan dihardu. Idazle eskolan aritu da azkeneko bi urteetan.
2012an Iruñeako Udalak antolatutako egile berrientzako euskarazko XXIII. literatur lehiaketan aipamena jaso zuen.
2013an Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako sormen lehiaketako euskarazko narratiba sailean lehen saria irabazi zuen.
2015ean Petri Atarabiakoa XXV. literatur saria jaso zuen.
Historiako lizentziatura eta masterra bukatu ostean, Berria egunkarian bekadun-erredaktore lanetan aritu zen urtebetez, euskaldunek komunikabideen aurrean dituzten iritziak, ohiturak eta jarrerak aztergai dituen doktore-tesian murgildu aurretk. Gaur egun Historiako irakasle lanetan dihardu bigarren hezkuntzan; eskuetan duzun liburuaren harira jakin dute bere ikasleek idazten duela. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ñirñirka poemarioarekin, eta orduz geroztk bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiako Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan. Askoz gehiago ditu saritu gabeko lanak. ITU zein Lekore literatur aldizkarietan ere kolaborazioak argitaratu ditu tarteka. Diletantea eta prokrastnatzailea izangatk, infuentzia txarrei esker zenbait egitasmo kulturaletan inplikatzeko plazerra izan du, eta egunotan euskaraz propio sortutako lehen rol jokoa (AtopiaRPG) idazten ari den lan taldean dihardu, proiektuak 2018ko Durangoko Azokako Sormen Beka jaso ostean.
Euskal lilologian lizentziatua. Ogibidez, liburuzaina. Narrazioan, haur literaturan eta poesian aritu da. Besteak bestc, harenak dira honako poesia liburu hauek:
Udazkeneko karabana erratua ( 1991), Apunte eta ahanzturak ( 1993), Euriaren eskuak ( 1995), Eguzkia ateri (2001), XX. mendeko poesia kaierak (2002), Inoiz izan ez garenotan (2002), Denbora aleak (2005), Etxe hutsean (2009), Gaur orain da betiko (201o), Hamazazpikolan (2010), Ezer gehiago behear gabe (2012), Zerua beti beherago dago (2016), Todo lo adentro (2018).
Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsi tateetan burutu zituen literatura ikasketak. Geroago, Historiako lizentziatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Irakaskuntza munduan jardun zuen eta Glotodidaktikan lan interesgarria eraman zuen aurrera. Literaturan ia arlo guztiak jorratu zituen, batez ere, poesia, narratiba eta saiakera. Sari ugari irabazitakoa: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986, 1999), Lizardi (1985, 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988, 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991, 1995), Agustin Zubikarai (1998, 1999), besteak beste. Blues bat bizitzari bere lan nagusien antologia da, bere azken bi poema liburu argitaragabeen lagin berezia gehitzen duelarik.
Bere lan gehienak poesian argilaratu baditu ere, literatur kritika ela itzulpengintzan aritu izan da halaber: Harenak dira Haraindiko begiradaren bila (1999), Itzalaren ñabarduretan (2001), Arnasa galduaren bila (2003), Goizalbaren argitan (2007), Anphora baita (2010) eta Itsas bizimina poema-liburuak. Horiez gain, Albert Galvany sinologoarekin batera, aurrenekoz txinera klasikotik euskarara Li Bai VIII. mendeko txinatar poetaren antologia bat argitaratu zuen, Urrutira bidalia (2005).
Azken urteetan Muga (2016) antologia elebiduna, eta Chillidari gorazarre-Elogio a Chillida (2017) hau ere antologia elebiduna, bi liburuotan parte hartu du.
Itsas bizimina liburuagatik 2020ko Kritikaren Saria eta 2019ko Lauaxeta sariak eskuratu zituen.
2016 urtean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zituen Arte Ederren ikasketak, Ravennako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin. 2019 urtean Artean graduatua. 2020 urtean Artean eta Sorkuntzan Masterra burutzen ari da eta BilbaoArten urtebeteko bekarekin dabil lanean.
|
Idazlea da, poeta eta kronika egilea ere bai, hainbat euskal hedabideetan. Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia, eta orduz geroztik ez da sekula gelditu. Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Bere azken lana, preseski, Susmaezinak (2019) eleberria da, Alberdanian.
|