Poesia

Barbaroak baratzean

Luis Garde Iriarte

2017

132

978-84-947263-1-6

Urezko hesia

 

Lore sorta batek ur azalean
ez du bildurik luze iraunen
asmo onik edo txarrik gabeko olatuek desegin arte.
Lore sorta batek itsas zabalean,
biribilki itxuran jarrita,
aukera gutxi du osorik lehorreratzeko.

Norbait kaian dago zutik goizez goiz,
bereak dituen izenen eta ahotsen zain.
zeruertzari begira dagoen horrek
bana-banaka ezagutu zituen
bere zeharkaldiaren olatuak.
Jakin badaki
probabilitatearen legeen arabera
hurrengo lore sortak
goizez goiz
aukera gutxiago duela
oso-osorik lehorreratzeko.

Balea Zuria argitaletxearen lehen liburua, Luis Garderen Barbaroak baratzean poemarioa. Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Eta, liburu honen kasuan, Luisek apustu arriskatua egin du. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua, sinbolismoz betea, erpin askokoa.