2019
108
978-84-947263-6-1
ISILTASUNAREN DOHAINA
Isiltasunak hitzak baino gehiago daki
eta luzaroago dirau,
horregatik dakite zuhaitzek denboraren sekretua,
horregatik sua mutua da bizitza pizten duenean,
horregatik mintzo zaigu argia barne-isiltasunetik.
Egileak, bederatzi urtez argitaratu gabe egon ondoren, plazaratu zuen poema bilduma hau. Izenburuak aditzera ematen digu itsasoa dela bildumako hari gidaria edo metafora nagusia. Ura eta gogoeta lotzen dituzten oinarrizko ideiak jorratzen ditu Otxotekok, eta itsasoarekin batera, bizitzari kantu bat egiten dio, existentziaren gaineko hausnarketak eta giza kezkak azaleratzen ditu.