Poesia

Zeldak -gorputz honetatik-

Elena Olave

2019

62

978-84-947263-8-5

Artisau lanetan

Astelehenero zabiltza errima aproposaren bila
Saturnoren zeinuaren pean jaio zinela eta
tragedia greko batean murgilduta
armadilo baten antzera bilduz zeure burua
askuak eta belaunak uzkurtuz
oinetan duzun inurrien dinamismoa ahazteko, setatuta.

Orduan erreparatzen diozu zeure buruan ari denari
Errenazimentu garaiko aparteko zizelkariari
okil ertainaren lumajeari
etxe alboko dendan erositako urrezko katuari
mugitzeko gai ez, funtziorik betetzen ez duen haize-errotari
erreparatzen diozu zeure buruari
nebulosa batean bilduta noraezean dagoenari.

Astelehenero zabiltza kontu bertsuetan
zure buruarekin bizitzeko gai izango zaren
une utopikoaren esperoan,
eskuak bata bestearen kontra
erreguka zabiltza zure damutan,
ateismoa den erlijio modernoak
ez zizulako arrazoia eman debaldetan.

Hitzen bidez “ikusezina” den zerbait ateratzeko ahalegina da bilduma honen ardatza, eta Louise Bourgeois artistaren zelden egitura du oinarri poemetan. Elena Olaveren estreinako liburua. Finalista izan zen 2019ko DK Poesia Sarian.