Peru Magdalena

Peru Magdalena

Durango , 1980

Idazle, bertsolari eta margolari bizkaitarra. Hainbat komunikabideetan parte hartu du, hala nola, Ostiela!, Linterna Gorria, Putz eta beste aldizkari literario batzuetan ere. Honez gain, Euskadi Irratiko "Ipurtargia" irratsaioko "Little Arratia Klub irrati-nobela"n egon zen urte betez. Halaber, Durangaldeko Anboto astekarian zutabegile egon da bi urtetan. Bi pintura erakusketa egin ditu: "Hara begire" eta "Samuraiaren hegaldia". Gainera, hainbat ekitaldi desberdinetako gidoilaria eta aurkezlea izan da. Shakespearen "The Tempest" antzerkia egin du. Anboto Irratiko "Plus eta minus" irratsaioa zuzendu zuen.

Liburuak

  • Poema-liburuak:
  • Hutsik (2008, Elkar)
  • Argia (2016, Elkar)
  • Tantaka (2020, Balea Zuria)
  • Eleberriak:
  • Lile (2006, Elkar)
  • Egia esan (2013, Elkar)
  • Ametsondoa (2017, Elkar)

Sariak

  • Lile 2005ean akzesita lortu zuen Igartza Sarian