2024
80
978-84-129292-0-1
atzera begiratzen dudanean
gure gorputza zen galdera ikurra
tximistargia hazta dezaket
nintzena eta naizenaren artean
izan ginena eta orain garenaren artean
labazko amildegi bat
izar-laino bat
irekiko ez balitz bezala
atzera begiratzen dudanean
zure ahotsa entzun dezaket
desertua besterik ez
iluna besterik ez nekien esaten
Ahizpa beltza minaren erraietara egindako bidaia da, eta indarkeria sexuala, suizidioa, autolesioa, eskola-jazarpena, gaixotasuna, biolentzia medikoa edota substantzien abusua bezalako gaiak jorratzen ditu, gordintasunaren eta lirismoaren bidegurutzean, poesia eta prosa poetikoa tartekatuz. Bildumako testuek zauriei beste leku batetik eta elkarrekin begiratzeko gonbita egiten dute, ilunean distira egiten duten izakiak existitzen direla oroitaraziz.
“Aipatutako esperientziak bizi izan badituzu, posible da esku artean duzun liburuak barruan daramazun guztia (eta agian kanpoan izan beharko lukeena) astintzea, nahastea, zure hesteetan ezkutatzen den animaliak begiak ireki eta hozka egitea. Baina amaieran eskua emango dizut, ez zara bakarrik egongo. Eta beharbada nire hitzek eragindako min hori guztia desegiten hasiko da, zerurantz euritzen, zauriek desertuaren bihotzean konstelazio beltz eta argitsu bat ehuntzen duten arte”.