Poesia

Etxe bat Husaviken

Uxue Juarez Gaztelu

2025

108

978-84-129292-5-6

ASTINDUA

I

Lainogunea.
Hamaika urteko hautsa.
Haize hutsala.
Mundu akuatiko hau arnasestuka.
Ispilatze bat egunen igarotzea.
Zeharka,
itsas pagoaren hostoa.
Balekume bihurri bat.
Agian.

II

Hareharri kode bat asma dezagun
inork ez dezan argitu zer eta nora,
marrek berezkoa duten ihes egite horretan,
itsas enaren hegaldiari so geldi gaitezen,
marea bizi bilaka gaitezen,
zenion.

Biak desitxuratu arte, gehituko nuke nik.

Ikuspegi akuatiko eta nordiko batetik abiatuta, hezur haragizko balea baten eta honen balekumearen arteko harremana du ardatz, eta isolamendua, mina, natura edota maitasuna bezalako gaiak jorratzen ditu poema-liburu honek, hizkera eta unibertso propio baten bidez.