Safo

Safo

Lesbos (gaur egungo Mitilene) , K.a. 630 aldean

Safo greziar olerkaria izan zen. Haren poesian sentimenduak dira osagai nagusiak, eta maitasuna eta edertasuna dira lantzen dituen gai ia bakarrak. Haren artea iluna, eta batez ere, egiazalea da. Haren lanetan ez dago ia deskripziorik; txoriak, loreak edo ilargia aipatzea nahikoa da giro poetikoa sortzeko. Bederatzi liburuki idatzi zituen, oda, epitalamio eta eztei-kantuz —ezkongaien lagunek ezteietan bat-batean asmatzen zituzten kantuen egokitzapenak— osatuak, baina zati batzuk besterik ez dira gureganaino iritsi. Saforen poemak aintzat hartuak izan ziren antzinatean, eta poeta askorentzako inspirazio iturria izan ziren. K.a. V. mendeko Atenasen ezagutu eta errezitatzen ziren. Antzinako Erroman ere, ospe handia izan zuten; besteak beste, Katulo, Horazio eta Ovidiok itzuli zituzten

Liburuak

  • Poema-liburuak:
  • Poesia guztia (2020, Balea Zuria. Itzultzailea: Maite Lopez las Heras)