2022
82
978-84-123795-4-9
Gaixoa, galtzeko osasunik ere ez duena.
Gaizki ikusten nauenak betaurrekoak jantzi ditzala.
Galdutako ahotsak kontrako eztarrian bilatu behar dira.
Garaiz nabilenetan
lurrean eseri eta erlojuari itxaroten diot.
Gardenegiak bagara,
ez gaituzte ikusiko.
Garenak mintzen gaituenean,
minarenak gara.
Gauzak garbi uzteko ez dago garbia izan beharrik.
Gehitzeko bada, kontatu nirekin.
Geure burua ez da ez geure eta ez buru.
Gezurra esateko ez dago egia jakin beharrik.
Hauxe da Goikoetxearen lehen liburua, Balio erantzia. Aforismo bilduma bat da, gai eta ikuspegi askotarikoa. Esaldi laburren bidez asko adierazi edo iradoki daiteke. Izan ere, testu laburrak agerikoa du dena, bere onean edo bere txarrean. Ez dago zerekin jantzi, zerekin estali, zerekin disimulatu. Dagoena dago. Batzuetan, ordea, hobe da esan behar den horren ateak ireki eta berari kanpora joaten uztea, han belar artean edo bestelako izakien artean zabaldurik, ondorioz, bihotzera edo burmuinetara edo bestelako gorputz zatietara irits dadin. Irakurleari gozarazteko, hunkiarazteko edo arimaz antzaldatzeko ez da derrigorrez testu luzerik behar. Askotan, hitz gutxi batzuk, gehiegizko dira. Askotan aditz bat nahikoa, esan nahi dena eta esatea espero dena adierazteko eta aditua izateko.
Askoren eta gutxiren arteko nahasmenduan erortzeko arriskua onartzen dugu. Gutxi asko da; eta asko izan daiteke gutxi. Esan nahi baita gutxi horrek asko hartzen duela: “asko” horren kontzeptua ere bai. Ekaitz Goikoetxearen hitzetan esanda: “Aforismoaren maxima minimoetara jotzea da”.