Sail berezia
Poesia antologia

Lurra eta dardara – Zortzi ahots emakumezko

Hainbat egile

2020

154

978-84-947263-9-2

Antologia bat egitea ez da inoiz lan erraza. Ez da erraza bildumaren gaia, izaera, tonua edo erritmoa aurkitzea (batzuetan, badirudi argi daukagun gauza bakarra generoa dela); egia da, baina, oro har, erronkarik handiena zenbat (eta zein) partaide izango duen erabakitzea da. Antologia batek, azken finean, osotasun bat erakusten ez duelako. Antologia, behatxulotik begiratzean, ikusten duguna, dastatzeko menua, osotasuna ezagutzeko jakin-mina sortzen duena delako. hau da, bilduma honen zereginik garrantzitsuena ez da kanon bat ezartzea, baizik eta proposamen-sorta bat eskaintzea, irakurleari bildumako idazleek duten hizketaldia ezagutzeko gonbidapena egitea eta, agian, beste ahots batzuk entzun edo irakur ditzala lortzea.

Bestalde, antologia hau berezia da, barnean dauden idazle guztiak emakumeak direlako. hau ez da ustekabe bat, guk uste baino garrantzitsuagoa da eta. Ukaezina da, alde batetik,
emakumezko idazleek historikoki gizonezkoek baino oztopo gehiago gainditu behar izan dutela idazteko eta beren testuak argitaratzeko. gainera, haien liburuak bigarren mailan geratu dira oro har eta, kasu gehienetan, “emakumeen literatura” gutxiespeneko etiketa jaso dute.

Zorionez, egoera hori aldatzeko urratsak ematen hasi gara dagoeneko. horrela, antologia berritzaile honen asmoa ez da poeta hauek egin duten eta gaur egun oraindik egiten duten lan
bikaina erakustea bakarrik, baizik eta literaturan merezi duten lekua erreibindikatzea eta hurrengo belaunaldiei kalitate handiko erreferentziak ematea ere. horretaz gain, gaur egungo euskal literaturaren aniztasuna eta aberastasuna ospatzeko ere balio dezake antologia honek, bertan parte hartzen duten idazleak benetan desberdinak eta apartekoak baitira.

Izaskun Gracia

Zortzi emakume. Zortzi ahots, estilo, ikuspuntu. Mundua ikusteko eta barruan daramagun guztia disekzionatzeko zortzi era. Behatxulotik partzialki ikusitako zortzi poeta, bakoitza hurrengoa bezain apartekoa eta interesgarria. Espero dut, irakurle, gure munduaren, gure esentziaren eta gaur egungo (euskal) poesiaren kaleidoskopioa den liburu hau goza dezazula eta, zorte apur batekin, beste mundu eta ahots batzuk ezagutzeko bidea erakuts diezazula.

Hona antologian parte hartu duten egileak:
Amaia Lasa
Itxaro Borda
Tere Irastortza
Amaia Iturbide
Miren Agur Meabe
Aintzane Galardi Portu
Castillo Suarez
Leire bilbao

Liburuak Izaskun Graciaren hitzaurre bat darama.