2018
146
978-84-947263-4-7
KOSTA egiten zaigu sinestea
isilik egotea dela gure patua,
sarritan ezingo dugula jarraitu
mundu honetako hitzen joan-etorria,
eta bidaiaren amaieran zentzurik
aurkitzen ez dugunean,
gure etxerako bidean jartzen gara berriro.
Han –badakizu ama aurkituko dugu,
guretzat egin zituen ametsak eta asmoak
oraindik bizirik.
Baina horrek ez gaitu asetzen,
eta abian jartzen gara
izarren pean lo egiteko prest,
ibaietako uraren irrikaz,
baita neguan ere.
Eta ibiltzea izan daitekeela gure egoitzarik ederrena,
bakarra behar bada.
Patxi Ezkiagaren ibilbide poetikoaren lagin bat dakar liburu honek. Poema argitaratuak eta argitaragabeak biltzen ditu.