2025
166
978-84-129292-6-3
Musika eta poesia nostalgiaren gurdibide eta gurutze-bide izan dira, biek ala biek adierazten dute ez dugun zerbait, ez baitute ez batak ez besteak orainik.
Ia hizkuntza guztietan dago hitzen bat sentimendu hori, malenkoniaz bustitako nostalgia, baso bateko zuhaitz-hostoak euri-tantaz nola, adierazteko.
Orham Pamukek Istanbulen hüzün senti daitekeela idatzi du, behin baino gehiagotan. Etsipenaren etika bat omen, gehiegi ez eskatzea, norberari dagokiona onartzea.
Portugesek saudade hitza dute, bizimodu baten adierazpide, eta geografia sentimental zehatz baten marrazki.
Zorigabekoen gustu mikatza,
ziztada gozoa elorri zorrotzarena. (Almeida Garrett).
Literatura eta bizitza uztartzen dituen saiakera, irakurketak eta bizi-esperientzia. Egilearengan ohikoa den prosa poetikoaz hornitua, eta poesiaren presentzia handiarekin. Galdera eta zalantza unibertsalek zeharkatzen dute liburu. Egile askoren arteko elkarrizketa bizia lortzen du Juaristik, betiko eta gaurko kezkak uztartuz.
Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) duela 35 urte argitaratu zuen lehen poesia liburua, 1985ean hain zuzen ere: Denbora, nostalgia. Liburu horrekin poesiaren ibilbideari ekin zion, baita poesiari buruzko gogoetaldiari ere. Poesia, poema, poeta. Bakoitza zer den jakitea kontu zaila da. Poetarik gabe poesia egon daiteke, poemarik gabe nekez. Idia mihian gogoeta liburua da, bizitza osoan irakurritakotik libratutako zenbait liburuk eraginda eta hainbat egilek bultzatuta. Poesiaz eta bizitzaz. Benetan bizi den bizitzarik gabe poesiak ez du zentzurik.Baina jakin behar lehenago zer den benetako bizitza. Hori jakitera iristea da helbidearen helmuga.