DK Poesia Saria

Azalberritze bat

Esti Martinez Diaz De Cerio

2018

80

978-84-947263-3-0

EKDISI

Bainuontzian beratzen jarri dituzu
gorputz atal ahituak.
Aparrak estaltzen zaitu,
milaka burbuilek estaltzen dute zure biluzia,
zure erabakien mugarria.
Dena motelagoa da ur azpian,
baita pentsamenduak ere.
Bitsa urperatzen saiatzen zara,
airea sekula urperatuko ez duzula jakin arren.
Azala duzu bigun,
liburu merke baten antzera,
eta urratu gabe askatzen da.
Bildu zaituen ehunduraren arrastoak
geratu dira ur gainean.

Lehen poesia liburua du Martinezek. Orain arte, narrazio laburrak idatzi izan ditu, baina poesia ere ez du urruti izan. «Igual modu inkontzientean-edo idazten nuen poesia; gehiago topatzen nuen nire koadernoaren ertzetan, edo ipuinetan tartekatzen nuen. Banuen gauzak metaforen bidez edo beste era batean, modu lirikoago batean esateko beharra, baina ez nion lekua topatzen». Idazle Eskolan egon da azken bi urteotan, eta azaldu zuen horrek lagundu diola poesia gehiago ezagutzen, forma ematen eta bere espazioa eskaintzen. Koadernoa poemaz beteta zuela jabetu zen orduan, eta, azalberritzearen metafora hor nonbait agertu zitzaionean, idatzita zeuzkanak eta aurrerantzean sortuko zituenak ideia horren barruan biltzea erabaki zuen. Hala osatu zuen liburua.