Bidea eta zauria – Sei poeta (2000-2019)
Hainbat egile
2022
150
978-84-121051-9-3
Irakurtzen ari zaren lan honen iturria 2020aren hasieran Badajozen argitaratzen den Suroeste aldizkariko zuzendari Antonio Sáez Delgadok egin zigun dei bat da. Aldizkari horren bigarren deitura Revista de literaturas Ibéricas da eta Iberia zaharreko literatura guztiak hartzen ditu kontuan, ez soilik betiko laurak, euskara, gaztelania, katalana eta galegoa; portugaldarrak eta asturiarrak ere tokia dute haren orrien malgutasunean. Baldintza bat jarri zigun: euskal poeta gazteen poemak nahi zituen, eta adin muga 1980an jarri zuen: orain berrogei urte. Baina gazteak dira berrogei urte dituzten poetak? Non jarri muga eta marka gaztetasunari? Noiz bukatzen da gaztetasuna poesiaren alorrean? Horrela bada, gure hautapen honetan gazteak eta ez hain gazteak biltzen ditugu; hori bai, 1980tik aurrera jaiotakoak dira denak. Hala ere, muga 1980an jartzea aukeratu zuenak, zenbakien magian sinesteaz gain, aukera aproposa egin zuen. Alde batetik, orain arte gutxi aztertuak eta aipatuak ziren poeten lana hautatzeko bidea eman digu eta, bestetik, aukera ere bai 2001etik aurrerako poesiaren ibilbidea euskal sistema literarioan behatzeko, urte horretan hasi baitziren argitaratzen 1980tik aurrera jaiotako olerkarien lanak.
1980tik aurrera jaioteko sei poetaren antologia dakar liburu honek. Honako hauek dirapoetak:
Peru Magdalena
Jon Benito
Hasier Larretxea
Ione Gorostarzu
Iñigo Astiz
Beatriz Chivite
Liburu hau EHUko LAIDA (Literatura eta Identitatea) Ikerketa Taldearen (IT 1397/19, GIU 20/26) eginkizunen barnean egin da, Jon Kortazar eta Paloma Rodríguez-Miñambresen gidaritzapean.