2022
114
978-84-123795-6-3
NOLAKOA
Bakardadea haizea bezain ederra da.
Bortitza batzuetan.
Buru azalean falta zaizkizun ile puskak agerian
uzten dituena,
hozten zaituena.
Ikusi nahi ez duzun dena
ikusgarri egiten duena.
Bizitzan egoteko forma
alda diezazukeen
ilunabarreko hego haize ere zenbaitetan.
Ilusioa piz dezakeen konpainia.
Liburu honek DK V. Poesia Saria eskuratu zuen. Sariketaren eskutik heltzen ari zaizkigun ahots berri eta interesgarri horietako bat da Izaskun Igoa Jaimerena nafarra. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten du bere poemetan. Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz, denbora eta espazioa, eta horien inguruko gogoeta filosofikoa. Halaber, planteatzen dituen kezkak iritsi egiten dira irakurlearengana, hunkitu egiten dute.