Poesia

Ihes baten lausoa

Hasier Larretxea

2021

88

978-84-123795-1-8

IRAGANARI aurrez aurre
begiratzera ausartu ginen.

Lurraren esentziak usaintzen.

Letaginak erakutsi genizkion
ifrentzuen ilunabarrari.

Hortz eroriz egindako zintzilikariekin
ehizatutakoa bedeinkatu genuen.

Egunsenti ernatu berriarekiko leialtasuna
adarrak altxatutako norabidearen
marra zuzenean biltzen zen.

Buruz buru,
inoiz baino hurbilago izan genuen
eternitatearen urrin errea
kiskaltzen hasitako gorputz ahuletan.

Ihes baten lausoarekin Hasier Larretxeak horren ongi ezagutzen duen geografia literarioan murgiltzen gaitu beste behin ere. Geografia horren inguruko oroimen ariketa bat da liburua. Poeta iraganari aurrez aurre begira jartzen da, iragan horren lorratzak bilatzen ditu basoan. “Hitza/ harresien haustura/berri bat baino ez da/esanahiek lurra baino lehenagoko/haizeari heltzen asmatzen badute./Bizitza/bide ertzei eusten jakitea da”. Mina eta poza batera doaz bidean, isilago batzuetan, ageriago besteetan. Argi-izpiek beti zeharkatzen dituzte esku ahurretako marra guztiak. Marra horietako bakoitza bide bat da, harri tanta bat, galdera bat, enborraren biribil bakoitza.