DK Poesia Saria

Iraganaren izterrak

Gorka Salces

2019

80

978-84-947263-7-8

BEHERAPENAK

Basamortuak urtu litezke
sindikatuek ere iraultza egin lezakete
baina
ilargiak meloi xafla bat izaten
jarraituko du.

Kale hura zeharkatu nuen
geometriaren funtzionario izango naizenetik
ez dudalako malenkoniarik sentitu.

Perspektiban
blokeek mendien garaiera dute.
Garabiak bueltaka hastekotan
tontorrak orraztuko dituzte.
Postfordismoaren tenpluak
hamaika koloreko bisaia du.
loreak oldartu zaizkio,
maiatza botaka ari da.

Anfiteatroaren erdian nago.
Harmailen
erpinean
elurrari
argia
dario

Gaurkoan
hatz lodiak goraka egingo duelakoan nago.

Liburu honetako poemak ez dira osotasun batekin sortuak izan. Oso aldi eta testuinguru ezberdinetan idatzi zituen Salcesek, 2013. eta 2018. urteen artean, eta geografia ezberdinetan: Euskal Herrian asko, baina baita Gales, Grezia eta Portugalen ere. Hiru ataletan banatua dago bilduma: “Ego”, “Demos” eta “Kosmos”.
Olerkietan «ezkutatu ezin eta nahi ez» duen kontzientzia politiko bat ere ageri da, «oraindik zertarako balio duen frogatu» ez duena, baina hor dagoena. Poeta kuttunei egindako keinuak ere tartekatu ditu Salcesek, baita hizkuntzari buruzko kezkak ere.