2025
80
978-84-129292-3-2
MEDIOKRITATEARI ODA
Zure malkoak itsasotan agor litezke
desira mundanoek soilik zamatzen zaituztelako
belardi oso batean
ez zinen inoiz
lauko hirusta bat bilatzeko gai izan
ez zeneukan malkartze herdoil bat besterik.
Arnaskariari piktografia bat litzateke hau
azken finean
autorretratuak desberdintzeagatik
beti egiten dira arkatz eta paperez.
Pozoiz hornituriko sugea da
lilura eta gehiegikeriaren anbizioa
hozkatzeaz gain azalberritze bat du espero
izan zaitezen maitasun hitzen poliglota
eta sentimenduen matematikari.
Biharamunaz mintzo izateak
hitz dotoreen ahoskerak natibizatzeak
berriz erortzea eragotziko dizulakoan
etziko lurra laketuko duelakoan
erregu diozu izan zintezkeen
baina ez zaren guzti horri.
Kuntzak eta kerak poema-liburuak mundu eta atmosfera propioa ditu, eta poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat bilatzen du. Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea. Hizkuntza aldetik, ez ohiko heldutasuna eta batasuna dauka tonuari eta egiturari dagokionez. Erreferentzia askotarikoak baliatzen ditu, hurbilak zein urrutikoak, arruntagoak zein jasoagoak. Askotariko gaiak agertzen dira liburuan zehar: poesiari buruzko gogoetak, belaunaldi kontuak, mina, kezka sozialak, giza izaerari buruzko gogoetak… Eta berean, originaltasuna eta arriskua bilatzen du poemak josteko orduan.