Poesia

Sasi arteko sugarrak

Sebastian Gartzia Trujillo

2026

120

978-84-129292-8-7

BETI(RA)KOAK

Gurutze eta Karmentxu arreben heriotzan.

Zeren zuek gabe gu ez ginen garen bezalakoak izango,
biziraun egingo duzue geu bizi garen bitartean.

Zeren amestu gintuzuen bezalakoak izateko
zuetaz oroitu behar dugun,
bizi egingo zarete, gurekin gordetzen zaituztegun bitartean.

Zeren zuek gabe historia ez zen izango,
ezta garatuko ere, izan eta garatu(ko) den bezalakoa,
gurekin jarraituko duzue munduak diraueno,
are eta lehertu ondorenean ere.

Sebastian Gartzia Trujilloren Sasi arteko sugarrak poema-liburua «pentsamenduaren poesia» deitu izan den ildokoa da edo, bestela esanda, transzendentzia dauka helburutzat eta irakurlea hausnarketa bidean jartzen du. Liburuaren izenburuak iragartzen duen moduan sasia giro korapilatsu bezain misteriotsuari dagokio, eta sugarra, berriz, poeta honi barnetik sortzen zaizkion kezka eta minei, maitasun zein erotismoari eta baita moldatu duen euskal iruditeriari ere.

Gartzia Trujilloren ibilbide poetikoari dagokionean, gogoratu behar da 1994. urtean Egan aldizkarian zenbait poema argitaratu zituela, lehenengo poematzat edo zirriborrotzat har daitezkeenak eta non mendi zein itsas paisaiak eta emakumearenganako maitasuna eta erotismoa, bereziki zentzu kosmologikotik fokatuta, azaltzen baitziren. Honekin esan nahi dut liburu honetako bertsoak ez direla orain eta bat-batean atera. Poesia urteetan barruan eraman du, sarritan berarengan elkartuta doazen bizi esperientziak zein esperientzia erlijiosoak metatzen utzi ditu, harik eta Sasi arteko sugarrak poema liburu hau ondu duen arte. Liburuak Amaia Iturbideren hitzaurre mamitsu bat darama.