Saiakera

Urrats urratuak- Xabier Lete Gogoan

Hainbat egile

2020

152

978-84-121051-3-1

10 urte dira Xabier Lete hil zela. Haren poemek eta kantek, haren lanek eta gogoetek zeresana ematen jarraitzen dute oraindik. Ez da itzali haren argia, justu kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, biziberritzen ari da etengabe, handitzen doa garrantzian eta sakoneran. Gure klasikoetako bat da, eta gutxitan lortzen den zerbait lortu du: jendearen miresmena eta maitasuna.
Gizakion lana jakintza zela esan zigun Letek, ezagutuz aldatzea. Liburu honek omenaldi berezia egin nahi dio Xabier Leteri, eta ezagutza horren hariari tira egin nahi izan diogu poetaren eta gizakiaren irudi osatu bat eskaintzeko. Guztira, hamar idazle eta adituren hamarna saiakera labur biltzen ditu lan honek.
“Existentziaren aurrean bi jarrera erakutsi zituen nabarmenki Letek: jazarpen bulartsua eta abaildura. Abaildurak gain hartu ziola pentsa liteke (…) baina eraldatu ere egin zitzaion: damua, fedea eta maitasun sakona ageri ziren haren jarreran eta hitzetan”.

AURKIBIDEA

Urruti zegok hura. ANJEL LERTXUNDI
Ume baten belarriarekin, bost doinu. JUAN KRUZ IGERABIDE
Izatetik izatera. Xabier Leteren genealogia literarioaz. LOURDES OTAEGI
«Ni naiz, zauri bat». ITXARO BORDA
Poetak eta mitoak. Xabier Lete. JON GEREDIAGA
Kaliayev eta Antigona. Ohar zenbait Xabier Leteren ikuspegi etikoaz. ALEX GURRUTXAGA
Bianditz gailurraren bestaldean. AINHOA URIEN TELLETXE
Goizetik gauera, Xabier Lete. JON MARTIN
Xabier Leterekin elkarrizketa. ARANTXA URRETABIZKAIA
Eginbehar baten kontzientzia. Xabier Leteren (auto)biografiarako testu osagarriak. INAZIO MUJIKA IRAOLA