Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen. Liburu ugari eman zuen argitara, eta bere hitz asko kantu ezagun bihurtu dira. Poesia liburutik atera eta jendearengana hurbiltzea izan zen haren irrika. Bere anaia Jesusekin batera, txalaparta ahanzturatik berreskuratu zuen, eta. modu horretan, musika modernoa ere landu zuen. 2018an hil zen.
Liburuak
- Poema-liburuak:
- Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
- Laino guztien azpitik (1973, Egilea editore, José Luis Zumetaren laguntzarekin)
- Eta sasi guztien gainetik (1973, Egilea editore, José Luis Zumetaren laguntzarekin)
- Gaur egun arrautza azkurekin esnatu naiz” (1976, Batano editore)
- Bide bazterrean hi eta ni kantari (1979, Egilea editore)
- Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
- Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
- Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
- XX. mendeko poesia kaierak (2000, Susa, 2000)
- Oihana auhenka (2001, Jazzle, 2001. Disko liburu kolektiboa)
- Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar)
- Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar)
Sariak
- Bizitzaren atea dukegu heriotza/Heriotzaren ataria dugu bizitza 2013an, Literatura Kritikoen Espainiako Elkartearen Kritikaren Saria Poesiaren arloan