Zenbait urtetan lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, EHUko irakasle izan da, Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendari ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du batez ere, baina baita helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Haur literaturaren eta helduen literaturaren azterketa zenbait egin ditu, batik bat poesiaren eta ahozko tradizioaren arloan.
Liburuak
- Poema-liburuak:
- Notre-Dameko oihartzunak (1984, Elkar)
- Bizitzarekin solasean (1989, Elkar)
- Sarean leiho (1994, Alberdania)
- Mailu isila (2002, Alberdania)
- XX. mendeko poesia kaierak (2002, Susa)
- Aienatze-marra-Línea de fugacidad (2009, Centro de Lingüística Aplicada Atenea)
- Lainoa janez (2015, Erein)
- Maite poemak hasiberrientzat (2016, Denonartean)
- Eleberriak:
- Hauts bihurtu zineten (2005, Alberdania)
- Zangotraba (2014, Erein)
- Saiakera:
- Bularretik mintzora (1993, Erein)
- Aforismo-liburuak:
- Herrenaren arrastoan (1998, Alberdania)
- Egia hezur (2004, Alberdania)
- Labur txintan (2017, Pamiela)
- Noiz arte arrazoi (2020, Alberdania)
- Motx-Motxean: aforimoak hasiberrientzat (2021, Denonartean. Koldobika Jauregiren irudiekin)
Sariak
- Gau, gau, gau. Oi zein ituna 1997an Baporea Saria,
- Jonas eta hozkailu beldurtia 1999an Euskadi Saria Haur eta Gazte literaturaren kategorian
- Mailu isila 2003an, Literatura Kritikoen Espainiako Elkartearen Kritikaren Saria Poesiaren arloan
- Hauts bihurtu zineten 2005ean Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena
- Kakotxen k herrialdea 2006an Baporea Saria
- Lainoa janez 2015ean, Literatura Kritikoen Espainiako Elkartearen Kritikaren Saria Poesiaren arloan
- Abezedario titirijario 2018an Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala