Homero antzinako grezieraz: Ὅμηρος, Hómēros; “bahitua” edo «jarraitzera behartuta dagoena» K.a. VIII. mende amaierako aedo edo olerkari bat izan zen. Garai zaharretakoek «Poeta» (antzinako grezieraz : ὁ Ποιητής, ho Poiētḗs) ezizena eman zioten. Berak idatziak izango ziren mendebaldeko literaturako lehen bi lanak, "Iliada" eta "Odisea".