Saiakera

Nonahiko musika

Juan Kruz Igerabide Sarasola

2025

98

978-84-129292-7-0

UDABERRIAK ETA APIRILAK

APIRILKA kontatzen dira maitale gazteen urtebetetzeak. Nola izango da ba apirila hilik krudelena, T.S. Eliot, non eta amodio zaharkituarentzat ez den? Loratu ezin zarelarik, orduan bai, krudela bihurtzen da apirila.

Alabaina, amodioa kusku da, gero kimu. Horixe. Fruituaren umotzeak eta ezinbesteko heriotzak osatzen dute zikloa, bai noski, eta hala ere maitemina kusku da, kimu da, harago gabe. Gehienez ere, haize bortitz batek eteten du loretxo agertu berria eta fruitua aldez aurretik galarazten. Besterik ez.

Apirila ez da hilik krudelena. Kimuan dirau. Gure itxaropenak dira krudelak, betiereko amodioaren zain betiko betierean.

APIRILA IRISTEAN, zabortegian ere kimatzen da amodioa, egoerarik ustelenean ere maiteminak bidezidorra egiten du, zarama artean aratz eta garbi dirau, diraueino. Kartzelan ere libre mantentzen den presoa bezala.

Hizkuntza, poesia eta pentsamendua dantzan jartzen ditu Igerabidek liburu honetan, berezkoa duen dotorezia eta sakontasunarekin. Artea eta maitasuna aukeratu ditu liburuaren ardatz gisa, eta enbor horretatik abiatzen da, baina adar eta bihurgune askorekin, irakurleari zer pentsa eta zer goza emateko.