Filologia klasikoan lizentziaduna eta idazlea, poeta eta itzultzailea da. Lópezen poesia bat Madrilgo zebra bide batean ikus daiteke. Itzultzaile gisa, ezaguna da klasiko greko-latindarrak euskaratzeagatik. Besteak beste, Saforen eta emakume greko-latindarren poesia itzuli ditu eta Balea Zuria argitaletxearekin kaleratu ("Safo, poesia guztia", 2020 eta "Poetandreak literatura greko-latindarrean", 2022). "Egeriaren Ibilbidea" (Testu Zaharrak, 2022) eta Giorgos Seferisen poesiaren antologia ere ("Poesia kaiera", 2024) euskaratu ditu. Hainbat ipuin eta poesia lehiaketa ere irabazi ditu eta literaturari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu. Poema-liburuen erreseinak idazten ditu hilero Poesialeku webgunean. Horrez gainera, iritzi-artikuluak ere idazten ditu Azkoitia Guka eta Elinberri aldizkarietan.
Liburuak
- Poema-liburuak:
- Pienso luego escribo (Circulo Rojo, 2018)
- Oren hilak (Balea Zuria, 2026)
- Eleberria:
- Zirtak su (Alberdania, 2026)
- Saiakera:
- Amatu (Alberdania, 2022)
Sariak
- 2023an ere Bizenta Mogel ipuin lehiaketa
- 2023an Errenteria Hiria ipuin lehiaketako lehen saria
- Argosen begiak 2024an Lasarte-Oriako XXXVIII Literatura Lehiaketako euskarazko Poesia saria
- 2025ean Errenteriako Lekuona Fabrika poesia lehiaketan, 1. saria
- Oren hilak 2025ean Kutxa Irun Hiriko euskarazko poesia lehiaketan, aipamen berezia
- 2025ean Errenteria Hiria ipuin lehiaketako sari nagusia
- Ene onetsiari 2026an, Arabako Foru Aldundiak antolatutako Ernestina de Champourcin poesia lehiaketako euskarazko saria