DK Poesia Saria

2018az geroztik, Balea Zuriatik eta Donostia Kulturarekin batera, DK Poesia Sariak antolatzen ditugu euskarazko poesia sustatzeko eta idazle gazteen lana bultzatzeko.

IX

|

2026

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

VIII

|

2025

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria Atxurra

VII

|

2024

Arkeologia haragitan
Beñat Arruti Irigoien

VI

|

2023

Postal bat desertuan
Julen Apella Santamaria

V

|

2022

Hotza bazkatzen
Izaskun Igoa Jaimerena

IV

|

2021

Eskuan beti zerbait
Maialen Berasategi Catalán

III

|

2020

Aro Beilegia
Lizar Begoña

II

|

2019

Iraganaren izterrak
Gorka Salces

I

|

2018

Azalberritze bat
Esti Martinez Diaz De Cerio

Lehiaketaren informazioa

DK Poesia Sarietan, gaia, errima eta neurria libreak dira. Aurkezten diren lanek 600 eta 1.000 bertso-lerro arteko luzera izan behar dute. Euskal literaturaren eta poesiaren arloko erreferenteek osatutako epaimahaiak aukeratuko du lan irabazlea, eta egileak honako sari hauek jasoko ditu:

 

  • 1.000 euro
  • Imanol Larrinagaren akuarela bat
  • Balea Zuriaren eskutik obra argitaratzeko aukera
  • Poesia eta Pentsamendua jardueren errezitalean parte hartzea

 

Lanak posta elektronikoz bidali behar dira dkpoesialehiaketa@donostia.eus helbidera.

*Edizio bakoitzeko oinarriak, datak eta xehetasun guztiak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Poesia eta Pentsamendua jardueren 19. edizioan, poesia errezitaldi berezi bat izango da, Miriam Reyes eta Itziar Agirre Sagasetarekin batera beste hainbat ahots gonbidaturekin. Jon Makusoren biolinak lagunduta, poesiarako topagune honek hitza, musika eta pentsamendua elkartuko ditu oholtza berean.

 

  • 2026ko ekainaren 18a • 19:00 / Victoria Eugenia Club